Aurkezpena

Kaixo lagunak eta kaixo familia!:

Hurrengo uda etortzear dator eta egokia iruditu zaigu Sukarrietan egingo den Euskal Pilotako kanpusa zuei zabaltzea:

Gazteentzako eta umeentzako aisialdiko programak egiten daukagun esperientziak, ziurtatzen dizu aukerarik ezin hobea aurten udako Pilota kanpusera etortzeko. Bizkaiko pilota kanpusa bakarra izateaz gain, beste udalekuetan bezala, hainbat jarduera praktikatuko ditugu. Ondo pasatuko dugu; eta zuek behar duzuen segurtasuna eta konfiantza ziurtatzen dizugu. 

Euskal pilota kanpus hau Uztaileko bigarren astetik aurrera izango da. Hiru txandatan banatu ditugu; lehenengo astean (Uztailaren 6tik 12ra) benjaminak, bigarren astean (Uztailaren 13tik 19ra) alebinak eta hirugarren astean (Uztailaren 20tik 26ra) infantilak. Bi taldetan banatuko ditugu umeak, euskarazko taldea eta elebidun taldea.

Euskal pilota kanpus honen helburua, batez ere aste batek ematen digun aukerarekin esku pilotan eta palan ahalik eta gehien ikastea eta baita euskal pilotan dauden jokamolde ia guztiak ezagutzea izango da. Horretaz aparte ikasten duten bitartean ondo pasatzea, lagunak egitea eta gazteen artean euskal pilotarekiko zaletasuna piztea ere izango dira helburuetako batzuk.

Gure kanpusean ikasiko dute besteekin batera jokatzen eta gure ingurunea ezagutzen, jarduera fisikoa, Euskal pilota eta natura aisialdia pasatzeko ezin hobeak direla ohartuko dira.
Inork baino eskaintza hobeak ditugu!

Hau guztia bete ahal izateko, prest daukagu leku hobezina: Bizkaialdeko leku politenetariko batean kokatutako jauregi moduko etxe bat, eta honen ondoan, mundakako itsasadarra. Kristoneko instalazioekin batera, gure kanpusa zure udako oporretako irteerarik garrantzitsuena bihurtuko da.

Gazteentzako eta umeentzako oporrik hoberenak, behin frogatuta itzultzeko nahiak izango dituzte!