Kanpus hau osatzen duen talde
profesionala, Jarduera fisikoan eta kiroleko zientzietan lizentziaturiko 3 pertsonakoa
eta TAFAD-eko FP-a ikasi duten beste 3 monitorekoa izango da. IVEF-en
lizentziatuak dauden 3 monitoreak (Unai Laka, Koldo Donaire eta Liher de Luzarraga), Euskal Pilotan jakituak diren pertsonak
dira; izan ere, Euskal pilota ikasteaz gain (5 urteetan), pilota maite duten
pertsonak dira. Beraiek erakutsiko digute Euskal Pilotaren hainbat modalitate
eta beste gauza asko.
Beste 3 monitoreekin,
joko-jolasak egingo dira eta zenbait irteera ere, mundakako itsasadarra eta Urdaibaiko
biosfera ezagutu ahal izateko.
Talde dinamikan esperientzia
handia dute; zenbait kanpus eta kolonietan lan egin baitute guztiek.
Talde bakoitzak bi monitore finko edukiko ditu eta beste bi monitore egongo dira momentuaren beharraren arabera talde batean edo bestean .
Talde profesionalean ere
badago irakaslearen papera hartuko ez duten beste zenbait pertsona eta beraiei
gabe ezinezkoa izango litzateke proiektu hau aurrera eramatea:
- Sukaldariak
- Garbitzaileak
- Mantenimenduan lan egiten
dutenak
- Jarduera berezietan
lagunduko duten monitoreak (zaldian ibiltzeko, bela egiteko...)
Eta nola ez, eskerrak eman, laguntzera eta haien jakituria erakustera etorriko diren pilotari profesionalei.
Eta nola ez, eskerrak eman, laguntzera eta haien jakituria erakustera etorriko diren pilotari profesionalei.
