Instalakuntzak

Zentroa, 78.000 metro laukiko azalera du, hainbat gunetan banatua dagoena. 180 haurrentzako lekua dago totalean, beraz, gure txandetako 30 umeek ez dute inolako leku arazorik izango. Haientzako ohe indibidualak dituztelarik eta neska eta mutil logela bereizietan egongo direlarik (komun eta dutxa propioekin). Jantokia, jantoki komuna izango da non libreki neskak eta mutilak eseri ahal diren eta janaria beirazko plater eta edalontzietan jarriko den. Fededun umeentzat kapila txiki bat izango dute otoitz egiteko libreki. Baita, musika edo disko-festak egiteko aretoa egongo da.

Jarduerak egiteko lekuei dagokionez, itsasorako sarbide zuzena dauka ur-jarduerak egiterakoan garraio behar ez izateko, zalditegia, baserri-eskola eta ortua, nekazaritzan aritzeko. Kirol instalakuntzetan zehaztuz, igerilekuak, saskibaloi zelaia, belarrezko futbol zelaia, polikiroldegia eta guk gehienbat erabiliko dugun Sukarrietako udal frontoia aurkituko ditugu.

Horrez gain nola ez, Sukarrietaz, Urdaibaiko biosferaz eta Mundakako itsasadarraz gozatu ahal izango dute.