Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren
Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman
zuzenean bizitzeko aukera izaten dute hemen.
Zentroan 180 haurrentzako lekua dago. 78.000 metro laukiko azalera du,
hainbat gunetan banatua.
Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak
ere baditu: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi
polikiroldegi…

... eta itsasora heltzeko sarbidea.
Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badago: zaldi eskola,
Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua,
negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.
Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak
antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.



