Sukarrietako Zentroa Mundakako itsasadarrean dago, Urdaibaiko Biosferaren
Erreserbaren erdi-erdian. Haurrek, egun batzuetarako, naturarekin harreman
zuzenean bizitzeko aukera izaten dute hemen.
Zentroan 180 haurrentzako lekua dago. 78.000 metro laukiko azalera du,
hainbat gunetan banatua.
Alde batetik koloniaren eraikinak daude, eta horiez gain, kirol instalazioak
ere baditu: frontoia, igerilekuak, belarrezko futbol zelaiak, bi
polikiroldegi…

... eta itsasora heltzeko sarbidea.
Nekazaritza eta abeltzaintzari eskainitako gunea ere badago: zaldi eskola,
Bizkaiko baserrietan ohikoenak diren animaliak dituen baserri-eskola eta ortua,
negutegiak eta fruta-arbolak dituen lurzorua.
Hezkuntza, kirola eta jolasarekin zerikusia daukaten haurrentzako jarduerak
antolatzeko instalazio eta inguru paregabeak dira.




1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
ResponderEliminar• Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
• Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI)
• Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKOA)
• Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI)
• Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI)
• Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testuak lor daiteke. (OSO ONGI)
• Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (BIKAIN-9)
2- GAIA (EDUKIA)
Blog honen asmoa interesgarria iruditzen zait, batez ere pilotan zentratzen diren udalekua gutxi daudelako. Gutxiegitasun hau euskal gizartean udaleku mota hauen eskakizun gutxi dagoela izan daiteke baina nork daki ez den izan oraindik pilotan zentratzen den udaleku erakargarririk sortu ez delako. Bigarren ideia honi jarraituz, proiektua bide onean daramatela uste dut, batik bat, pilotan zentratzeaz aparte, beste hainbat aukera eskaini ditzakeen eremua aukeratu dutelako.
Programazioari dagokionez, sakontasun dezente falta zaiola uste dut erakargarriagoa bihurtzeko. Garrantzitsuak diren alderdi ezberdinak ahaztu dituzte, hala nola, materiala, ariketaren deskribapena, helburuak, didaktikotasuna…
Hobetzeko alderen bat bilatzekotan, aipatutako programazioa eta blogari bizitasun gehiago ematea izango litzateke, ezin dugu ahaztu umeak erakarri behar direla!
Informazio iturriei dagokienez, artikulu eta liburuak aukeratu duten gaian zentratzen direla uste dut, hala ere, iturri gehiagoren falta somatzen dut.
Laburbilduz, oso egitasmo ona dela uste dut. Aurrera jarraitzekotan, erakargarriagoa egitea falta zaiela uste dut, bideoak, triptiko bat, koloreak, informazio zabalagoa…
3-KALIFIKAZIOA
Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blog honi emango diodan kalifikazioa honakoa da: 7
KRITIKAREN EGILEA
Asier Iriondo
Gainontzeko blogetako gaien artean desberdinena izateak Bizkaiko Udako Pilota Kanpusaren bloga aztertzeko interesa piztu dit. Euskal Herrian pilotara bideratutako udalekuak hain urriak izanik, primerako ideia iruditu zait klasekide hauek proposatutakoa. Blogari dagokionez, ondo antolatuta dago eta informazioa era erraz batetan eskuratu daiteke, hala ere, helburu nagusia komertziala izanik, informazio zabalagoa eta bloga zertxobait erakargarriagoa egiten saiatuko nintzateke jende gehiagoren interesa piztu dezan.
ResponderEliminarBlogean garatutako edukiek egindako galderari erantzuten diote, atal gehienetan zertxobait sakonduz gainera. Informazio iturriei dagokionez, udalekuek dakartzaten onurei buruzko zenbait artikulu aztertzeaz gain, instalakuntzen inguruko informazioa bilatu dute, beraz, pare bat erabili dituzte. Honez gain, zenbait argazki eta bideo bat erabili dituzte Sukarrietako udalekuak nolakoak izan ohi diren argitzeko, hortaz, erabilgarriak iruditu zaizkit bertan egiten denaren ideia bat izateko. Bestalde, hizkuntza zuzena erabili dute baina ez hain aberatsa edo erakargarria. Amaitzeko, bloga taldean egin dutenaren ebidentzia bakarra taldeko argazkia baino ez da izan.
KALIFIKAZIOA: 7,5 OSO ONGI!
Joseba Angulo Zaldua
1.EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
ResponderEliminar• Bi informazio-iturri darabiltza, Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (ONGI)
• Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI)
• Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.(OSO ONGI)
• Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.(OSO ONGI)
• Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.(OSO ONGI)
• Hizkuntzaren aberastasuna oso zuzena da, idatzi erakargarria eta bateratua. (OSO ONGI)
• Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.(BIKAIN)
2.GAIA(edukia)
Blog honetan zehar oso argi usten da kanpus honetan burutuko diren ekintzak, baita non egingo diren. Modu honetan argi usten zaie gurasoei bere seme-alabak momentu oro zertan eta non ibiliko diren. Honetaz aparte ikustera ematen dute lekua aproposa dela kanpus bat garatzeko, izan ere historian zehar kanpus ezberdin asko bertan burutu direlako eta gainera instalakuntzak horretarako eraiki zirelako. Gainera bertan egiten diren beste udalekuetako bideoa jarri dute, bertan egiten diren kanpusen ideia hartzeko ongi datorkiguna. Gustatu zaidan beste gauza bat euskal pilota erdigunea izanik beste jarduera motak sartzea izan da, izan ere monotonia apurtzeko eta ingurua ezagutzeko baliagarriak iruditzen zaizkidalako.
Alde negatibo edo aldatzeko alderdiez bi komentatzea gustatuko litzaidake. Lehendabizikoa informazio iturriei dagokie, nire ustez artikulu berriagoren bat erabiltzea ez legoke gaizki eta aberasgarri moduan kanpus bat antolatu duen pertsona batekin elkarrizketa bat egitea gomendatuko nieke. Bigarrena izen ematearen estekarekin zerikusia dauka, izan ere aurre-izenemate taula pdf edo word dokumentu bezala txertatuko nuke, gurasoek deskargatu eta errazago bete ahal izateko.
3.KALIFIKAZIOA
-Oso ongi: 7,5.
4.IZEN ABIZENAK
-Xabier Barbero Iriarte
1.Ebaluazio Irizpideak
ResponderEliminar-Bi informazio iturri erabili dituzte, zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
-Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.(Oso ongi)
-Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira ( Bikain)
2. Gaia (edukia)
Kokalekua, egunerokotasunean burutuko diren ekintzak, giza balibideei buruzko informazioa, eta zer egin behar den bertan parte hartzeko modu argi eta erraz batean azaltzen da, beste norbaitek aipatu duen bezala, guraso batek beraien seme-alabak bertara eramateko nahi aina informazioa dauka, baina bestalde, aurrekari batzuen falta ikusten dut, hau da, euskal herrian beste udako pilota kanpus batekiko konparazioa edo gutxienez linka, guk konparaketa egiteko, agian euskal herriko lehena da, ala bada zorionak ideiagatik.
3.Kalifikazioa
-Oso ongi: 8
4. Izen Abizenak
-Xabier Rodriguez Santesteban
BIZKAIKO UDAKO PILOTA KANPUSA:
ResponderEliminar1- Ebaluazio irizpideak:
- Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
- Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI)
- Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKOA)
- Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI)
- Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI)
- Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testuak lor daiteke. (OSO ONGI)
- Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (BIKAIN)
2- Gaia (Edukiak)
Proiektu honen ideia oso erakargarria eta batez ere arrakasta izateko aukera askokoa ikusten dut, izan ere, gaur egun, gure inguruan eskaintzen diren udaleku gehienak futbolera bideratuta daude eta beraz, pilotara bideratutako udaleku gehiagoren beharra dagoela iruditzen zait. Beraz, nik uste dut proiektu hau aurrera eramateko asmoa badute, arrakasta izateko aukerak izan ditzakeela. Honez gain, interesgarria iruditu zait nahiz eta euskal pilotara bideratutako kanpusa izan beste jarduera mota batzuk egiteko aukera eskaintzen dutela, ondorioz, esan daiteke aukera ezberdinak eskaintzen dituztela.
Hobetzeko gauzen artean aipatu nahiko nuke, batetik, nire ustez, nahiz eta jardueren inguruko planifikazio bat egin duten, faltan botatzen dut batez ere pilotaren inguruan egingo dituzten jardueren zehaztapen gehiago, adibidez, egingo diren ariketako proposatzea.
Honez gain, jarri dituzten irudietan ikusten da pilotaleku bakarra dagoela eta beraz 30 ikasleko taldeak nahiko handiak iruditzen zaizkit pilotaleku bakarrerako. Honez gain, ikus daiteke estaldurarik gabeko pilotalekua dela, beraz euria egingo balu pilotalekuan egingo liratekeen jarduerak egiteko beste toki bat izatea gomendatuko nieke.
3- Kalifikazio:
Hau guztia kontutan hartuta nik jarriko nieken kalifikazioa 7koa da.
4-Kritikaren egilea:
Jon Azkarraga Igarza
1.Ebaluazio Irizpideak
ResponderEliminar-Informazio iturriak: Bi informazio iturri erabili dituzte, zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude.
-Garatutako edukia: sakontasun handirik gabe zenbaitetan.
-IKT: Bi edo hiru IKT darabiltza. Hala ere, ez oso landuak.
-Ordena: ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira eta xehetasun mota guztiak zaindu dira.
-Talde lana izan da nabarmen.
-Idazkera mota ezberdinak antzematen dira, batzutan ez oso erakargarria.
Ortografia akatsak ikusten dira, baina ez askotan.
2. Gaia (edukia)
Beste talderen batek aipatu duen bezala, ideia oso ona, zenbait lekutan pilotan jokatzeko ohitura galdu egin delako eta alde horretatik beharrezkoa izan litzatekeen proposamena delako.
Erraz ulertu eta irakurtzen da, oso ulergarria gurasoren batek irakurtzekotan bere semeak jarduera hau egin dezan.
Hala ere, egiten den lekua (irudiak ikusita) ez du ematen oso handia denik, eta beraz, oso egokia denik 30 ikasle bertan sartzeko. Hauek irakasteko zailtasunak somatzen dira.
Faltan botatzen ditut egingo dituzten ariketen azalpen bat informazioa bilatzen ari denari informazio gehiago emateko eta ariketak erakargarriak egitekotan, ume edo guraso gehiagori interesatzeko aukera izango duzuelako.
3.Kalifikazioa
-Orokorrean oso ongi antolatutako bloga iruditu zait, beraz, 8.
4. Izen Abizenak
-Aitor Villar Ruiz